Descárgate la app
Toki-entitateak eta haien mendeko erakunde autonomoak Nafarroako Gobernuaren eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren arteko esleipenari atxikitzea, sinadura elektronikoko ziurtapen-zerbitzuak emateko
Administrazio publikoen eremuan ziurtapenari eta sinadura elektronikoari aplikatzen zaizkien zerbitzu teknikoak eta segurtasunekoak emateko esleipena.
En plazo
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Toki-entitateak eta haien mendeko erakunde autonomoak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
DZFN ATXIKIPENEN TAULA - 2024KO AZAROA
Egin beharreko izapideak:
TOKI ENTITATEAK:
1. Udaleko gobernu-organoek (Osoko Bilkura edo Tokiko Gobernu Batzarra) atxikipen-akordioa onartzea.
2. Atxikipen- eta tramitazio-akordioaren agiria betetzea, eredu honi jarraikiz: toki-entitateak atxikitzeko akordio-eredua
3. Toki-entitatearen legezko ordezkariak (alkatea edo burua) sinatu beharko du, toki-entitateari dagokion pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala erabiliz.
(Ez badu horrelako ziurtagiririk, pertsona fisikoaren ziurtagiria erabiltzen ahalko du, baina idazkariaren sinadura ere beharko da orduan, toki-entitateari dagokion pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala erabilita).
4. Azkenik, toki-entitatean baimendutako pertsona izendatzeko eredua bete beharko da, administrazio publikoen ziurtagiriak eskatzeko.
5. Izendatzeko agiria alkateak edo buruak eta idazkariak sinatu beharko dute, pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiri digitalak erabiliz. Ez da onartuko teknikarien edo administrarien sinadurarik.
6. Sakatu “Tramitatu”, erantsi agiriak eta bidali.
TOKI ENTITATEEN MENDEKO ERAKUNDE AUTONOMOAK:
1. Atxikipen- eta tramitazio-akordioaren agiria betetzea, eredu honi jarraikiz: erakunde autonomoak atxikitzeko akordio-eredua
2. Atxikipena erakunde autonomoko lehendakariak eta alkateak edo buruak sinatuko dute, erakunde autonomoari eta toki-entitateari dagozkien pertsona juridikoen ordezkarien ziurtagiri digitalak erabiliz, hurrenez hurren.
3. Erakunde autonomoan baimendutako pertsona izendatzeko eredua bete beharko da, administrazio publikoen ziurtagiriak eskatzeko.
4. Erakunde autonomoko lehendakariak (legezko ordezkari gisa) eta idazkariak (baimendun gisa) sinatuko dute izendatzeko agiria (edo lehendakariak, baimendun gisa), erakunde autonomoari dagokion pertsona juridikoaren ordezkariaren ziurtagiri digitala erabiliz. Ez da onartuko teknikarien edo administrarien sinadurarik.
Ohar garrantzitsua: agiriak bidali aurretik, ziurtagiri digitalarekin sinatu behar dira; ez dira onartuko eskuz idatzitako sinadura eskaneatua duen agiririk.
Esleipenari buruzko informazio gehiago:
Toki-entitateak atxikitzeko akordioaren eredua
Erakunde autonomoak atxikitzeko akordioaren eredua
Baimendutako pertsona izendatzea
Prozeduraren urratsak:
Sartu ziurtagiri errebokatuen zerrendan.
Atxikipen-akordioa sinatu eta gutxienez 15 egun iragan ondoan (Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusira bidali zenetik zenbatzen hasita), bidali mezu elektroniko bat comercial.ceres@fnmt.es helbidera, adierazteko atxikipen-kontratua sinatu eta bidali dela eta ziurtagiri errebokatuen zerrendara sartzeko erabiltzailea eta pasahitza eskatu nahi dela.
Tramitazioa
Tramitar keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Internet bidez tramitatzeko:
- Ikus Internet bidez ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin tramitatzeko gida.
- Sakatu "Tramitatu"
- Zure eskaerarekin batera, bidali dagokion akordioaren eredua, behar bezala beteta:
Atxikitzeko eta tramitatzeko akordioa edo
Tramitatzeko akordioa
Aurrerapen Digitalerako Zerbitzua
Cabárceno kalea 6, 3. solairua
31621-Sarriguren
Telefonoa: 848 42 55 61 (08:30etik 14:30era)
Helbide elektronikoa: alcalmod@navarra.es
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.