Irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak eta zerbitzu-eginkizunetakoak esleitzea eta lanaldi-murrizketak eskatzea 2024-2025 ikasturterako

Osasun arrazoiengatik eta salbuespenezko arrazoiengatik zerbitzu-eginkizunen behin betiko ebazpena argitaratu da.

Oinarrizko informazioa

Irakasle funtzionarioak, egitura organikoaren eta eginkizunen ondorioetarako Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende daudenak

Jarraibideak, irakasleek zenbait lanpostu behin-behinean eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko eta lanaldi-murrizketak eskatzeko, 2024-2025 ikasturterako

 

ESKAERA EGITEKO EPEAK

  • Zerbitzu-eginkizunak:

Toki-korporazioko bateko kide izateagatik, seme-alaba adingabearen zaintzagatik eta salbuespenezko zirkunstantziengatik zerbitzu-eginkizunetarako, 2024ko urtarrilaren 24tik otsailaren 6ra. Semea edo alaba zaintzeko zerbitzu-eginkizunen kasuan bakarrik, lekualdatze-lehiaketan destinoa lortu dutenentzat eta semea edo alaba otsailaren 6aren ondoren jaio dutenentzat, hiru egun baliodun izango dituzte, lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipenetik aurrera, eskabide berriak aurkezteko edo dagoeneko aurkeztutako eskabideei uko egiteko.

  • Irakastordu nahikorik ez izateagatik ikastetxetik aldarazitako irakasleak:

2023-2024 ikasturtean irakastordu nahikorik ez izateagatik aldarazitako irakasleak, egoera horretan jarraitzen badute, destinoko zentro berean egongo dira ahal izanez gero, salbu eta 2024ko apirilaren 1a baino lehen beste lanpostu bat aukeratu nahi dutela idatziz jakinarazten badute.

  • Praktikak atzeratuta dituzten langileak

2023-2024 ikasturtera luzatutako praktikak egiten dituzten langileek urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren I. eranskinean aipatzen diren merezimenduak aurkeztu beharko dituzte 2024ko urtarrilaren 24tik otsailaren 13ra bitartean, biak barne. Ebazpen horren bidez, autonomia-erkidegoko lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da.

  • Lanaldi murrizketa:

Lanaldi-murrizketak edo luzapenak eskatzeko, 2024ko apirilaren 1a baino lehen. Egun horretatik aurrera destinoa aldatzen dutenentzat, hiru egun baliodun, 2024-2025 ikasturterako lekualdatze-lehiaketaren edo plazen esleipenaren behin betiko esleipena argitaratzen denetik aurrera. Azken epe horretan uko egin ahal izango zaie apirilaren 1a baino lehen aurkeztutako eskaerei. Lanaldi-murrizketa horiek 2024ko irailaren 1etik aurrera emango dira.emango dira.

 

  • ZERBITZU-EGINKIZUNAK:

Zerbitzu-eginkizunen eskabide-orria

Toki-korporazio bateko hautetsi izateagatik: Toki-korporazioko kide dela egiaztatzen duen agiria.

2018/12/31 ondoren jaiotako semea/alaba zaintzeagatik: familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiriaren fotokopia; eskatzailea 2023-12-31n zein herritan bizi den egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria; eta zinpeko aitorpena, adierazten duena beste gurasoa lanean ari dela edo ariko dela 2024ko irailaren 1ean, edo eskatzailea adingabea zaintzen duen bakarra dela (zinpeko aitorpenaren eredua: (zinpeko aitorpenaren eredua).

Eskaera egin duen funtzionarioaren osasun egoerarengatik: eskabidearen inguruabarrak egiaztatzen dituen mediku-egiaztagiri eguneratua (gutun-azal itxian aurkeztu behar da).

Salbuespenezko inguruabarrengatik: eskaera bermatzen duen mediku-ziurtagiria; edo, hala badagokio, mendekotasun larriaren edo mendekotasun handiaren kalifikazioa jasotzen duen ziurtagiria; eria zerbitzu-eginkizunak eskatzen diren udalerrian bizi dela egiaztatzen duen ziurtagiria; oinarrizko gizarte zerbitzuek edo osasun-etxeko gizarte-langileak emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena eskatzailea dela senidearen zaintzaile nagusia eta beharrezkoa dela lanpostua herri berean edo hurbilen dagoen herrian izatea, hura zaintzeko.

 

 

  • LANALDI-MURRIZKETA

Lanaldi-murrizketaren eskaera-orria

​​​​​​​Familia-liburuaren fotokopia, edo eskaera eragin duen kasua egiaztatzen duten dokumentu ofizialen fotokopia

 

  • 2023-2024 IKASTURTEAN LUZATUTAKO PRAKTIKAK DITUZTEN LANGILEAK

2023-2024 ikasturtean luzatutako praktikak dituzten eta aurretik behin betiko destinoa lortu ez duten langileek Autonomia Erkidegoko lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duen urriaren 6ko 269/2023 Ebazpenaren I. eranskinean aipatzen diren merezimenduak aurkeztu beharko dituzte.

329/2024 Ebazpena, abenduaren 21ekoa, unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei behin-behineko destinoak, praktiketakoak eta zerbitzu eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak, zuzendaritza karguen izendapena eta irakasleek lanaldiaren murrizketak eskatzeko prozedura onesten dituena, 2024-2025 ikasturterako.

(2024ko 17. NAO, urtarrilaren 24koa)

Emaitzak

OSASUN ARRAZOIENGATIK ETA SALBUESPENEZKO INGURUABARREN ONDORIOZKO ZERBITZU-EGINKIZUNAK

Erreklamazioen akta

 

Erreklamazioak aurkezteko epea: apirilaren 9tik 11ra, biak barne.

Harremanetan jartzeko

LANPOSTUAK BETETZEKO ATALA
Telefonoak: 848 427861; 848 427869; 848 428020; 848 423298
Posta elektronikoa: provision@navarra.es


SECCIÓN DE CONTROL ADMINISTRATIVO (consultas sobre reducción de jornada)
Telefonoak: 848 426982; 848 423901; 848 426989
Posta elektronikoa: nca@navarra.es

 
INFORMAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA
Telefonoak: 848 426616; 848 426516, 848 426400

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.