Descárgate la app
Irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak eta zerbitzu eginkizunetakoak esleitzea eta lanaldi-murrizketak eskatzea 2025-2026 ikasturterako
Finalizado
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Irakasle funtzionarioak, egitura organikoaren eta eginkuzunen ordorioetarako Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mende daudenak
Deskribapena keyboard_arrow_down
Jarraibideak, irakasleek zenbait lanpostu behin-behinean eta zerbitzu-eginkizunetan betetzeko eta lanaldi-murrizketak eskatzeko, 2025-2026 ikasturterako.
ESKAERA EGITEKO EPEAK
- Zerbitzu eginkizunak:
Toki-korporazioko bateko kide izateagatik, osasun arrazoengatik, seme-alaba adingabearen zaintzagatik eta salbuespenezko zirkunstantziengatik zerbitzu-eginkizunetarako, 2025ko otsailaren 7tik 20ra, biak barne. Semea edo alaba zaintzeko zerbitzu-eginkizunen kasuan bakarrik, lekualdatze-lehiaketan parte hartu dutenentzat eta semea edo alaba otsailaren 20aren ondoren jaio dutenentzak, hiru egun baliodun izango dituzte, lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipenetik aurrera, eskabide berriak aurkezteko edo dagoeneko aurkeztutato eskabideei uko egiteko.
- Irakastordu nahikorik ez izateagatik ikastetxetik aldarazitako irakasleak:
2024-2025 ikasturtean irakastordu nahikorik ez izateagatik aldarazitako irakasleak, egoera horretan jarraitzen badute, destinoko zentro berean egongo dira ahal izanez gero, salbu eta 2025ko apirilaren 1a baino lehen beste lanpostu bat aukeratu nahi dutela idatziz jakinarazten badute.
- Lanaldi murrizketa:
Lanaldi-murrizketak edo luzapenak eskatzeko, 2025ko apirilaren 1a baino lehen. Egun horretatik aurrera destinoa aldatzen dutenentzat, hiru egun baliodun, lekualdatze-lehiaketaren behin betiko esleipena argitaratzen denetik aurrera edo 2025-2026 ikasturterako plazen esleipenaren aurrera. Azken epe horretan uko egin ahal izango zaie apirilaren 1a baino lehen aurkeztutako eskaerei. Lanaldi-murrizketa horiek 2025 irailaren 1etik aurrera emango dira.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
- ZERBITZU-EGINKIZUNAK:
Zerbitzu-eginkizunen eskabide-orria
Toki-korporazio bateko hautetsi izateagatik: toki-korporazioko kide dela egiaztatzen duen agiria.
2019/12/31 ondoren jaiotako semea/alaba zaintzeagatik: familia-liburuaren edo jaiotza ziurtagiriaren fotokopia; eskatzailea 2024-12-31n zein herritan bizi den egiaztatzen duen errolda-ziurtagiria; eta zinpeko aitorpena, adierazten duena beste gurasoa lanean ari dela edo ariko dela 2025ko irailaren 1ean, edo eskatzailea adingabea zaintzen duen bakarra dela (zinpeko aitorpenaren eredua).
Eskera egin duen funtzionarioaren osasun egoerarengatik: eskabidearen inguruabarrak egiaztatzen dituen mediku-egiaztagiri eguneratua (gutun-azal itxian aurkeztu behar da)
Salbuespenezko inguruabarrengatik: Mendekotasun larriaren edo mendekotasun handiaren kalifikazioa jasotzen duen ziurtagiria; edo, hala badagokio, eskaera bermatzen duen mediku-ziurtagiria eguneratua; eria zerbitzu-eginkizunak eskaten diren udalerrian bizi dela egiaztatzen duen ziurtagiria; oinarrizko gizarte zerbitzuek edo osasun-etxeko gizarte-langileak emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena eskatzailea dela senidearen zaintzaile nagusia eta beharrezkoa dela lanpostua herri berean edo hurbilen dagoen herrian izatea, hura zaintzeko.
- LANALDI-MURRIZKETA
Lanaldi-murrizketaren eskaera-orria.
Familia-liburuaren fotokopia, edo eskaera eragin duen kasua egiaztatzen duten dokumentu ofizialen fotokopia
Araudia keyboard_arrow_down
264/2024 Ebazpena, abenduaren 23koa, unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei behin-behineko destinoak, praktiketakoak eta zerbitzu eginkizunetakoak esleitzeko jarraibideak, zuzendaritza karguen izendapena eta irakasleek lanaldiaren murrizketak eskatzeko prozedura onesten dituena, 2025-2026 ikasturterako.
(2025ko 25. NAO, otsailaren 6koa)
Emaitzak
Emaitzak keyboard_arrow_down
SEME-ALABAK ZAINTZEKO ZERBITZU EGINKIZUNAK
- Seme-alabak zaintzeko zerbitzu-eginkizunen behin betiko ebazpena
- Seme-alabak zaintzeko zerbitzu-eginkizunen behin-behineko ebazpena
Erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko epea: ekainaren 2tik 4ra, biak barne
TOKI KORPORAZIO BATEKO KIDE IZATEAGATIK ZERBITZU EGINKIZUNAK
- Toki korporazio bateko kide izateagatiz zerbitzu-eginkizunen behin betiko ebazpena.
- Toki korporazio bateko kide izateagatik zerbitzu-eginkizunen behin-behineko ebazpena.
Erreklamazioak aurkezteko epea: apirilaren 7tik 9ra, biak barne.
OSASUN ARRAZOIENGATIK ETA SALBUESPENEZKO INGURUABARREN ONDORIOZKO ZERBITZU-EGINKIZUNAK
- Osasun arrazoiengatik eta salbuespenezko arrazoiengatik zerbitzu-eginkizunen behin betiko ebazpena.
- Osasun arrazoiengatik eta salbuespenezko arrazoiengatik zerbitzu-eginkizunen behin-behineko ebazpena
Erreklamazioak aurkezteko epea: apirilaren 7tik 9ra, biak barne.
LANPOSTUAK BETETZEKO ATALA
Telefonoak: 848 427861; 848 427869; 848 428020; 848 423298
Posta elektronikoa: provision@navarra.es
SECCIÓN DE CONTROL ADMINISTRATIVO (consultas sobre reducción de jornada)
Telefonoak: 848 426982; 848 423901; 848 426989
Posta elektronikoa: nca@navarra.es
INFORMAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA
Telefonoak: 848 426616; 848 426516, 848 426400
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.