Nafarroako toki entitateentzako laguntzak, memoriaren, biktimen, giza eskubideen, bakerako hezkuntzaren eta bizikidetzaren arloko jarduerak egiteko 2024

Oinarrizko informazioa

60.000 euroko aurrekontua 2024. urterako.

Honako jarduera hauek finantzatuko dira:

I. Memoriaren, biktimen eta giza eskubideen arloko inbertsioak:
1936ko kolpe militarraren eta ondorengo errepresio frankistaren biktimak oroitzeko elementuak jartzea (plakak, panelak, monolitoak, etab.).
Terrorismoaren biktimak oroitzeko elementuak jartzea (plakak, panelak, monolitoak, etab.).
Frankismoaren memoriari lotutako ondare-elementuak bizikidetza sustatzeko eta giza eskubideei buruz hausnartzeko leku gisa onartzea.
33/2013 Foru Legean xedatutakoaren arabera, ikur eta elementu frankistak espazio publikotik kentzea.

II. Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko jarduerak

Prozeduraren urratsak:

• Dirulaguntzak emateko ebazpena, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gehienez 4 hilabeteko epean.
• Gardentasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, laguntza ematen denetik hilabeteko epean gehienez.

o Jarduera guztiak abuztuaren 31 baino lehen, egun hori barne, amaitu dituzten proiektuen kasuan, aurkezteko gehieneko eguna 2024ko irailaren 7a izango da.
o Osorik abuztuaren 31ren ondoren amaitzen diren jardueretarako, aurkezteko gehienezko data 2024ko abenduaren 1a izango da.

Eskaerak fitxa honetako "Izapidetu" botoiaren bidez aurkeztuko dira, edo, bestela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta (xede-unitatea: 10007893).

Agiri hauek erantsiko dira:

  • Laguntza-eskabidea (I. eranskina).
  • Dagokion laguntza eskatzeko toki-erakundeko organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria, eskatutako zenbatekoa eta jarduerak egiteko aurreikusitako gastu-aurrekontuaren zenbateko osoa adierazita.
  • Erantzukizunpeko adierazpena (II. eranskina), dirulaguntzen onuradun izateko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako debekuren baten eraginpean ez egoteari buruzkoa.
  • Eskatutako laguntzei buruzko adierazpena (III. eranskina). Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, beste laguntzarik eskatu ez dutela adierazteko, edo jarduera bererako eskatutako laguntzen zerrenda. Bertan, honako hauek adierazi beharko dira: zenbatekoa, eskatu diren administrazio edo erakunde publiko edo pribatuak, eta horien egoera (ukatuak, ebatzi gabe daudenak, emandakoak eta zenbatekoak).
  • Mankomunitateen kasuan, estatutuen fotokopia aurkeztu beharko da, eta jarduera mota eta izaera juridikoa adierazi beharko dira.

Gainera:

Laguntza eman ondoren, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

Harremanetan jartzeko

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzua
Bizikidetza Atala
Arrieta kalea 12, 5. solairua
31002 Iruña
Telefonoak: 848 426 022 / 848 426 048
Posta elektronikoak: pazyconvivencia@navarra.es / bizikidetza@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.