Subvención a Entidades Locales de Navarra para desarrollar proyectos dirigidos al impulso y apoyo LGTBI+

Eskaera egiteko epea 


Eskaerak aurkezteko epea oraindik ez da ireki, laster irekiko da.
 

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean araututako Nafarroako toki entitateei zuzendua, betiere deialdi honetako oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
Onuradun izan daitezkeen toki-erakundeek elkartze-akordioak egin ahal izango dituzte beste toki-erakunde batzuekin, dirulaguntza eskatzeko. Eskaerarekin batera akordioaren testua aurkeztu beharko dute. Bertan, elkartutako toki-erakunde bakoitzari aplikatu beharreko egikaritze-konpromisoak jasoko dira (deialdiaren 2. oinarriaren arabera).

Helburua


Nafarroako toki entitateei laguntza ematea LGTBI+ politika publikoak gara ditzaten udalerrian, LGTBI+ eskubideak sustatzen eta betetzen laguntzeko.
 

•    Proiektuak gauzatzeko epea 2024ko urtarrilaren 1etik urriaren 30era bitartekoa izango da. 
•    Diru-laguntza hauek ezartzen dira:


o    1. modalitatea: LGTBI+ tokiko diagnostikoa egitea
o    2. modalitatea: LGTBI+ tokiko plana egitea
o    3. modalitatea: LGTBI+ azterlan sektorialak egitea.
o    4. modalitatea: LGTBI+ jardueren programazioa diseinatzea eta gauzatzea.


•    Toki-erakundeek (edo toki-erakundeen elkarteak) 1., 2., 3. eta 4. modalitateetako baterako baino gehiagotarako proiektua aurkeztu ahal izango dute, 2. modalitaterako xedatutakoa izan ezik; kasu horretan, aldez aurretik diagnostikoa egin beharko da (3. oinarria).
•    2. modalitaterako diru-laguntza eskatzen duten toki-entitateek 5 urtetik beherako antzinatasuna duen udalerriaren LGTBI+ diagnostikoa izan beharko dute.
•    Guztira gehienez 6.000 euroko dirulaguntza emango da (eskatutako modalitate guztiak).
 

 

Nahitaezko dokumentazioa

ESKABIDEAREN DOKUMENTAZIOA


Honako dokumentazio hau aurkeztuko da eskaera egiterakoan. Dokumentuak deskargatzea, osatzea eta Izapidetu botoiaren bidez bidaltzea gomendatzen da. Eskabidea dokumentuan beharrezkoak diren ziurtagirien ereduak eta beharrezkoak diren beste dokumentu batzuen zerrenda jasotzen dira. 


•    Eskabide-eredua (edo ereduak):


o    3. Eranskina. Eskabide eredua – 1 Modalitatea . 
o    3. Eranskina. Eskabide eredua – 2 Modalitatea . 
o    3. Eranskina. Eskabide eredua – 3 Modalitatea . 
o    3. Eranskina. Eskabide eredua – 4 Modalitatea . 


•    Idazkaritzaren ziurtagiria – 4. eranskina. 2. modalitateko eskaeretan bakarrik aurkeztu.


•    Proiektuaren edo proiektuen memoria (hainbat modalitate eskatzen badira). Memoria hori dokumentu bereizi batean aurkeztu ahal izango da.


DOKUMENTAZIOA JUSTIFIKAZIOA


2024ko urriaren 31 baino lehen, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:


•    Memoriaren eredua edo ereduak (modalitate bat baino gehiago eskatu badira): 


o    5. eranskina. Memoriaren eredua – 1., 2. eta 3. modalitateak.
o    5. eranskina. Memoriaren eredua – 4. modalitatea.


•    6. eranskina. Idazkaritzaren Ziurtagiria Justifikazioa.


•    7. Eranskina. Gastuen eredua (elebiduna).


•    8. Eranskina. Enpresa-aukeraketa egiaztatzen duen ziurtagiria.


•    Egindako ekintzen eta horiek gauzatzetik eratorritako produktuen dokumentu-frogak


•    Transferentzia bidezko ordainketa-eskaera (soilik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada edo ordaintzeko banku-kontua aldatu bada). Nafarroako Gobernuaren atariko Tramiteen ataleko "Kontuak eta ordainketak" fitxaren bidez.


GN-INAI logotipoak (10.2 oinarriaren arabera txertatuko den logoa)
 

 

280E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, deialdia onartzen duena.


11/2005 Foru Legea, dirulaguntzei buruzkoa.
 

 

 

 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.