Subvención Agenda Urbana Local 2026

Udalerrientzako dirulaguntzak, hauek egiteko: Tokiko Hiri Agenda, Tokiko Hiri Agendaren ekintza-planeko ekintzak behar bezala definitu eta garatzeko behar diren azterlan edo lan teknikoak, edo Tokiko Hiri Agendaren ekintza-plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatearen udalerriak banaka.

Deialdi honen xedea hurrengo lerroentzako dirulaguntzen araubidea ezartzea da:

  • A1 Lerroa). Tokiko Hiri Agenda egitea.
  • A2 Lerroa). Tokiko Hiri Agendaren Ekintza Planean jasotako ekintzak behar bezala definitzeko eta garatzeko beharrezkoak diren azterlanak edo lan teknikoak egitea.
  • B Lerroa). Tokiko Hiri Agenden Ekintza-Plana edo esparru-dokumentua garatzeko inbertsioak egitea.

Espainiako Hiri Agendaren webgunea

Beste urte batzuetan hirigintza-arloan ekintza berritzaileak egiteko toki-erakundeei egindako deialdien esparruan diruz lagundutako jarduerak eta Jardunbide Egokiak kontsulta ditzazkezu

Informatzeko saioan erabilitako aurkezpena

Tokiko Hiri Agendak egiteko (A1 LERROA) eskaerarekin batera erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da (II. ERANSKINA).

Tokiko Hiri Agendaren Ekintza Planean jasotako ekintzak behar bezala definitzeko eta garatzeko beharrezkoak diren azterlanak edo lan teknikoak egiteko (A2 LERROA), eskaerarekin batera, haien beharraren justifikazio teknikoa aurkeztu beharko da, bai eta Tokiko Hiri Agendaren Ekintza Planean sartutako ekintza batekin edo ekintza batzuekin duten loturaren azalpen arrazoitua ere (X. ERANSKINA). Gainera, eskaerarekin batera, XII. ERANSKINEKO erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar da.

Proiektu edo ekintzak egiteko inbertsioetarako (B LERROA) eskaera hurrengo dokumentazioarekin batera aurkeztu behar da:

  • Diruz lagundu nahi den proiektu edo ekintzaren memoria teknikoa. Gutxienez  informazio hau agertu behar da:
    • Justifikazioa
    • Helburuak. Tokiko estrategiekiko lotura
    • Ekintzak
    • Kronograma
    • Espero diren emaitzak
    • Aurrekontua: gastuen kontzeptuak zehaztuta
  • VI. ERANSKINA: Proiektu edo ekintzaren oinarrizko deskribapen fitxa
  • VII. ERANSKINA: Puntuazioa jasotzeko kontzeptuen justifikazio fitxa, gehienez hogeita hamar hitz
  • VIII. ERANSINA: Erantzunkizunpeko adierazpena

Ordainketa aurreratua egiteko eskaera IX. ERANSKINEKO inprimakiaren bidez egingo da.

Gainera, egindako gastuen eta ordainketen justifikatzeko, hurrengo eranskinak aurkeztu behar dira:

  • V. ERANSKINA: Beste laguntza batzuei buruzko adierazpena
  • XI. ERANSKINA: Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Legean eta Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Legean hornitzailea efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera hautatzeari buruz ezarritako aginduak betetzeari buruzko adierazpena.

11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa (NAO 136 zbk.-2005/11/24)

1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (NAO 168 ZBK. - 2017/08/31)

Deialdia onesten duen Ebazpena

Deialdia arautzeko oinarriak

Emaitzak

RESOLUCIÓN 303E/2026, de 3 de julio, del Director General de Ordenación del Territorio, por la que se resuelve la convocatoria de Subvenciones del año 2026 a municipios para elaborar la Agenda Urbana Local, para elaborar estudios o trabajos técnicos necesarios para la adecuada definición y desarrollo de las acciones incluidas en el Plan de Acción de la Agenda Urbana Local o para realizar inversiones que las desarrollen.

Harremanetan jartzeko

Lurralde eta Paisaia Zerbitzua

Telefonoa: 848 42 75 53

Korreo elektronikoa: asuntosurbanisticos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.