Descárgate la app
Dirulaguntzak, Nafarroako toki entitateek harkaitz-ezpondetan egonkortzeko obrak egin eta neurri zuzentzaileak ezar ditzaten. 2026. urtea
En resolución
Plazo de presentación de solicitudes: 1 mes desde el día siguiente de su publicación en BON
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Nafarroako toki entitateak eta toki entitateen elkarteak.
- Toki entitateek deialdi honetan jasotako laguntzak eskuratzeko baldintza: 2021eko urtarrilaren 1etik eta deialdi hau argitaratzen den arte kalteren bat pairatu izana, fenomeno geologikoren batek arriskuan jarri dituelako herritarrak, etxebizitzak edo udal-mugarteko hirigunearen barneko azpiegiturak. Kaltea ziurtatzeko, espresuki horretarako idatzitako memoria edo ohar tekniko bat aurkeztu beharko da, eta bertan berariaz aztertu beharko dira arriskua ebaluatzeko parametroak, 2. eranskinean jasotakoak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Dirulaguntzaren zenbatekoa eta diruz lagunduko diren jardueren finantzaketa 500.000 euro izanen da (entitateetako bakoitzari gehienez ere 200.000 euro esleitzen ahalko zaizkio).
Diruz lagungarriak diren jarduketak.
- Obra idazteko proiektu teknikoak. Baldin eta proiektuak idazten amaitu bada 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 13ra bitarte, biak barne.
- Ezpondak egonkortzeko eta eusteko obrak egitea. Baldin eta obrak amaitu badira 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko azaroaren 13ra bitarte, biak barne.
Gastu diruz lagungarriak.
- Proiektua idazteko kostuak.
- Jarduketari dagokion obra gauzatzearen kostuak.
- Gauzatutako obraren zuzendaritza fakultatiboaren kostuak.
BEZa gastu diruz lagungarria da, baldin eta ezin bada berreskuratu edo konpentsatu.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Eskaeran aurkeztu beharreko dokumentazioa, 1.1 eranskinean ezarritakoaren araberakoa
- Eskaera. 1.2 eranskina
- Toki entitateko idazkaritzaren ziurtagiria. 1.3 eranskina
- Erantzukizunpeko adierazpena. 1.4 eranskina
- Toki entitateen elkarteetarako idazkaritzaren ziurtagiria. 1.5 eranskina
Araudia keyboard_arrow_down
556E/2026 Ebazpena, deialdia onesten duena
Tramitazioa
Justificación de gastos keyboard_arrow_down
Epea: 26/09/21 - 26/11/30
El plazo para la presentación de justificantes finaliza el 30/11/2026
Jarraibideak:
Plazo hasta el 30/11/2026
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Ogasunaren NAN + PINa
- Cl@ve
Emaitzak
Nori eman zaio laguntza keyboard_arrow_down
Lurralde Kohesiorako Departamentua
Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia
Proiektu eta Obren Zerbitzua
Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala
Harremanetarako telefono zk.: 639417844
Helbide elektronikoa: servicio.proyectosyobras@navarra.es
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.