Tokiko Hiri Agenda prestatzeko edo tokiko agendak eta “Hirigintza arloko ekintza berritzaileen” aurretiazko deialdietan egindako esparru dokumentuak garatzeko proiektu edo ekintzak gauzatzeko 2025eko dirulaguntzak

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitateko udalerriak, banaka edo lankidetzan

Deialdi honen xedea da 2025eko ekitaldian Tokiko Hiri Agenda prestatzea (A lerroa) eta Tokiko Ekintza-Planetan jasotako proiektuak edo ekintzak gauzatzea (B lerroa) sustatzeko laguntzen araubidea ezartzea. Era berean, diruz laguntzen ahalko da “hirigintza-arloko ekintza berritzaileen” aurretiazko diru­laguntzen deialdietan prestatutako esparru-dokumentuetan jasotako eremu publikoen inbertsioetarako jarduketak gauzatzea. Helburua da garapen jasangarria sustatu eta tokiko kudeaketa modu integratu eta parte-hartzailean hobetzea.

Diruz lagundu ahal diren jarduketak bi lerrotan banatzen dira:

  • A lerroa. Tokiko Hiri Agenda prestatzeko
  • B lerroa. Proiektuak edo jarduerak gauzatzeko

Espainiako Hiri Agendaren webgunea

Kontsulta ezazu beste urteetan diruz lagundutako jarduketak eta jardunbide egokiak

Tokiko Hiri Agendak prestatzeko (A lerroa), eskaerarekin batera II. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

Proiektuak edo jarduketak gauzatzeko (B lerroa), eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztuko dira:

  • Dirulaguntza aplikatu nahi zaion proiektuaren memoria teknikoa; horretan, informazio hau agertu behar da, gutxienez:
  • Justifikazioa.
  • Helburuak. Tokiko estrategiekiko lotura.
  • Ekintzak.
  • Kronograma.
  • Espero diren emaitzak.
  • Aurrekontua: gastuaren kontzeptuak zehaztuta.
  • VI. eranskina: proiektuaren edo ekintzaren oinarrizko fitxa deskribatzailea.
  • VII. eranskina: justifikazio fitxa bat, puntuazioa zer kontzeptugatik jaso behar duen adierazteko, gehienez ere hogeita hamar hitzekoa.
  • VIII. eranskina: zenbait alderdiren gaineko erantzukizunpeko adierazpena. Hona alderdiok:
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldin­tzak betetzea.
  • Bigarren oinarrian, a eta b puntuetan, jasotzen diren aurretiazko baldintzak betetzea.

Ordainketa aurreratua eskatzeko, IX. eranskineko inprimakia beteko da, eta horrekin batera aur­keztuko da funts horniduraren premia behar bezala justifikatzen duen txosten arrazoitu bat.

 

11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa (NAO 136 zbk.-2005/11/24)

1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena (NAO 168 ZBK. - 2017/08/31)

Deialdia onesten duen Ebazpena

Deialdia arautzeko oinarriak

Tramitazioa

Epea: 26/09/24 - 26/09/30

V. eranskina erantsi behar da - Bestelako laguntzen aitorpena

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

RESOLUCIÓN 550E/2025, de 11 de noviembre, del Director General de Ordenación del Territorio por la que se resuelve la convocatoria de subvenciones a municipios para la elaboración de la Agenda Urbana Local o ejecutar proyectos o acciones que desarrollen las Agendas Locales y los documentos marco elaborados en convocatorias previas de "Acciones Innovadoras en Urbanismo" durante el ejercicio 2025.

Resolución 552E/2025, de 13 de noviembre, del Director General de Ordenación del Territorio por la que se procede al abono anticipado de la subvención concedida a los Ayuntamientos de Mélida, Etxauri, Beriáin, Bidaurreta, Biurrun-Olcoz, Ezcaroz / Ezkarote, Cárcar y Villava / Atarrabia en la convocatoria de "Subvenciones a municipios para la elaboración de la Agenda Urbana Local o ejecutar proyectos o acciones que desarrollen las Agendas Locales y los documentos marco elaborados en convocatorias previas de "Acciones Innovadoras en Urbanismo" durante el ejercicio 2025.

Resolución 614E/2025, de 21 de diciembre, del Director General de Ordenación del Territorio por la que se abonan las subvenciones de la convocatoria de subvenciones a municipios para la elaboración de la Agenda Urbana Local o ejecutar proyectos o acciones que desarrollen las Agendas Locales y los documentos marco elaborados en convocatorias previas de "Acciones Innovadoras en Urbanismo" durante el ejercicio 2025.

Harremanetan jartzeko

Lurralde eta Paisaia Zerbitzua

Telefonoa: 848 42 75 53

Posta elektronikoa: asuntosurbanisticos@navarra.es​​​​​​​

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención a Municipios para el desarrollo de Agendas Territoriales y Urbanas

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.