Descárgate la app
NAFARROAKO LANDA EREMUAN KULTUR JARDUERA SUSTATZEKO UDALEK ANTOLATZEN DITUZTEN PROIEKTUAK FINANTZATZEKO DIRULAGUNTZAK 2026.
Kultura Ministerioaren funtsekin finantzatutako laguntzak, 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko abuztuaren 31ra bitarte egindako proiektuetarako.
En resolución
Emakida ebazpena argitaratuta
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Nafarroako udalerriak.
Jarduera diruz lagungarria zenbait udalerrik batera egin behar izanez gero, onuradun izaten ahalko dira udalerri horiek osatutako elkarteak, baldin eta horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen badituzte.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Laguntza horiekin finantzatu nahi dira landa-ingurunean garapen jasangarrirako egiten diren edo garatzen diren kultura-proiektuak eta kultura-jarduerak. Deialdi honen ondorioetarako, landa-ingurunetzat hartuko dira gehienez ere 30.000 biztanle dituzten nafar udalerriak, baldin eta kilometro karratuko 100 biztanle edo gutxiagoko biztanleria-dentsitatea badute. Halaber, landa-ingurunetzat joko dira 10.000 biztanletik beherako nafar udalerriak, haien biztanleria-dentsitatea edozein dela ere.
Lehentasuna izanen dute 5.000 biztanletik beherako udalerrietan egiten diren proiektuek eta jarduerek.
Dirulaguntza bakoitzaren gutxieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa da, eta, gehienekoa, 30.000 eurokoa. Deialdi honetara aurkeztutako proiektuak ez dira onartuko, baldin eta adierazitako gutxieneko zenbateko horren emakida onartzen ez badute. Emandako zenbatekoak ezin izanen du gainditu diruz lagungarriak diren kostuen % 80a. Gainerako % 20a baliabide propioekin edo beste finantzaketa-iturri batzuekin ordaindu behar da.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Eskaerak aurkeztea:
• I. eranskina - Eskaera
• II. eranskina - Onuradunen elkartearen formularioa (hala badagokio)
• III. eranskina - Memoria teknikoa
• IV. eranskina - Memoria ekonomikoa
Justifikatzeko:
• V. eranskina - Justifikazio ekonomikoa
Araudia keyboard_arrow_down
125E/2026 Foru Agindua, deialdia onesten duena
Emaitzak
Nori eman zaio laguntza keyboard_arrow_down
458E/2026 Ebazpena, azaroaren 12koa, deialdia ebazten duena
I. Eranskina - Puntuazioak
Kultur Ekintza Zerbitzua
Nabarreria kalea, 39
31001 Iruña
Telefonoa: 848 424 682 / 848 424 688
Posta elektronikoa: accioncultural@navarra.es
Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:
Ayuda destinada a financiar proyectos para ampliar y diversificar la oferta cultural en áreas no urbanas en NavarraOharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.