Descárgate la app
Nafarroako Babesleku Klimatikoen Erregistroan izena ematea
En plazo
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Klima-egoera txarretan klima-babesaren funtzioa bete dezaten herritarren eskura jar ditzaketen azpiegiturak kudeatzen dituzten administrazio publikoak, bai eraikinak, bai hiri-espazio irekiak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Nafarroako Babesleku Klimatikoen Erregistroan inskribatzeko eskaeraren bidez, Nafarroako Klima Aldaketaren Bulegoari jakinarazten zaio prest dagoela adierazitako gunearen existentzia eta ezaugarriak herritarren artean zabaltzeko, klimatologiak pertsonen osasunean dituen ondorio kaltegarriak prebenitzeko helburuak betetze aldera.
• Prebentzio-helburuarekin baldintza erosoak eskaintzen dituzten lekuak dira, eta horietan ez da osasun-laguntza espezifikorik jasotzen.
• Barrukoak edo kanpokoak izan daitezke.
• Irisgarritasun unibertsalekoak dira eta zerbitzu jakin batzuk dituzte (ura, itzaleko eserlekuak, komunak...).
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
• Izena emateko fitxa
• Dokumentazio grafikoa (IDENA ataritik jaits daitekeen fitxan sartuko den klima-babeslekuaren irudi bat)
• Babesleku Klimatikoen Erregistroa kontsultatzea.
Araudia keyboard_arrow_down
- 64/2022 Foru Agindua, urriaren 21ekoa, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak emana, Nafarroan energia komunitateak sustatzeko neurriak ezartzen dituena
- Nafarroako Energia eta Klimaren Ibilbide-orri Estrategikoa – Enerklina 2050. Neurriaren garapena: "Klima-aldaketara egokitzea lurralde-antolamenduan, paisaian, berroneratzean eta hiri-plangintzan, udalerriekin lankidetzan"
Tramitazioa
Presentación de solicitudes keyboard_arrow_down
Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:
- Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
- Cl@ve
Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzua
Klima Aldaketaren Aurkako Ekintzak Koordinatzeko Atala
Gonzalez Tablas kalea 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 07 55
Helbide elektronikoa: cambioclimatico@navarra.es
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.