Nafarroako Babesleku Klimatikoen Erregistroan izena ematea

Oinarrizko informazioa

Klima-egoera txarretan klima-babesaren funtzioa bete dezaten herritarren eskura jar ditzaketen azpiegiturak kudeatzen dituzten administrazio publikoak, bai eraikinak, bai hiri-espazio irekiak.

Nafarroako Babesleku Klimatikoen Erregistroan inskribatzeko eskaeraren bidez, Nafarroako Klima Aldaketaren Bulegoari jakinarazten zaio prest dagoela adierazitako gunearen existentzia eta ezaugarriak herritarren artean zabaltzeko, klimatologiak pertsonen osasunean dituen ondorio kaltegarriak prebenitzeko helburuak betetze aldera.
• Prebentzio-helburuarekin baldintza erosoak eskaintzen dituzten lekuak dira, eta horietan ez da osasun-laguntza espezifikorik jasotzen.
• Barrukoak edo kanpokoak izan daitezke.
• Irisgarritasun unibertsalekoak dira eta zerbitzu jakin batzuk dituzte (ura, itzaleko eserlekuak, komunak...).

•    Izena emateko fitxa
•    Dokumentazio grafikoa (IDENA ataritik jaits daitekeen fitxan sartuko den klima-babeslekuaren irudi bat)
•    Babesleku Klimatikoen Erregistroa kontsultatzea. 

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzua
Klima Aldaketaren Aurkako Ekintzak Koordinatzeko Atala
Gonzalez Tablas kalea 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 07 55
Helbide elektronikoa: cambioclimatico@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.