Descárgate la app
Toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia, 2026an jubiloteka-programak gara ditzaten
En resolución
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Nafarroako Foru Komunitateko toki-erakundeak eta gizarte zerbitzuen mankomunitateak, 2026. urtean jubiloteka-programak egiten dituztenak, adineko pertsonen autonomia sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko.
Erakunde bakoitzak programa bakarra aurkezten ahalko du. Programa bat beste toki-erakunde batzuekin batera aurkezten duten erakundeek ezin izanen dute bakarka beste proiekturik aurkeztu.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Deialdi honen xedea da entitateei emanen zaizkien dirulaguntzen araubidea ezartzea, jubiloteka-programak gara ditzaten 2026. urtean. Programa horien hartzaileek 65 urte baino gehiago izan behar dute, eta ahultasun zantzuak erakutsi, baina mendekotasunik gabe. Halaber, 60 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak ere izaten ahalko dira hartzaile.
Mendekotasun moderatua duten pertsonek ere parte hartzen ahalko dute, baldin eta funtzionaltasun-maila nahikoa badute programan parte hartzeko. Mendekotasun moderatua duten pertsonek ezin izanen dute inola ere bete jubilotekako plazen % 30 baino gehiago.
Programek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Gutxienez zortzi hilabeteko iraupena 2026an.
b) Egunean gutxienez 3 ordu izanen dira, astean gutxienez 3 egunetan, edo, bestela, egunean 2 ordu, astean gutxienez 4 egunetan. Salbuespenez, baldin mankomunitate batean jubiloteka zerbitzua ematen bada, fisikoki, herri batean baino gehiagotan, zerbitzuaren asteko orduak gutxienez 8 izanen dira guztira, mankomunitateko herri guztien artean.
c) Esku hartzeko esparruak: Jarduera fisikoa eta gaikuntza funtzionala; Kognitiboa, Emozional-afektiboa eta soziala.
Diseinatzen ahalko dira programa batzuk helburu dutenak aholkularitza, prestakuntza eta informazioa ematea adinekoen eta/edo mendekotasuna duten pertsonen zaintzaile ez-profesionalei. Programa horiek diseinatzean, helburua izanen da informazioa eta aholkularitza sustatzea, bai eta taldekako esku hartze psikoedukatiboak ere, familia zaintzaileentzat. Sustatuko dira tratu onean oinarritutako jardunbideak.
d) Jubiloteka-programetan kontratatu behar dira, batetik, osasunaren edo gizartearen arloko unibertsitate-titulua duten profesionalak, programa diseinatzeko, eta bestetik, programa gauzatuko duten profesionalak, erabiltzaileak zuzenean artatuko dituztenak; azken horiek izan beharko dute gizarte eta/edo osasun arloko prestakuntza arautua gutxienez. Salbuespenez, baldin toki-erakunde edo mankomunitate batean zailtasun bereziak badituzte eskatutako lanbide-profila lortzeko, baimendu daiteke, justifikatu ondoren, kontratatzea bestelako prestakuntza duten profesionalak.
Jubilotekako jarduerak egokitu behar dira parte-hartzaile bakoitzaren egoerara, kontuan izanik haren osasun egoera, desgaitasuna eta/edo mendekotasuna.
Inola ere ez da dirulaguntzarik emanen erabiltzaileen etxeetan egiten diren programetarako.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
ESKABIDEA
1. Dirulaguntzaren eskabidea.
2. Programaren proiektu teknikoa (betetzeko laguntza-gida).
3. Programan zuzenean esku hartuko duten profesionalen titulazio akademikoaren kopiak.
JUSTIFIKAZIOA
Justifikazio partzialak:
Epea: 2026ko azaroaren 10a
Aurkeztu beharreko agiriak:
a) Dirulaguntzari aplikatzen zaizkion langileria-gastuen zerrenda.
b) Diruz lagundutako programen exekuzioaren gaineko memoria teknikoa (betetzeko laguntza-gida).
c) Diruz lagundutako programaren erabiltzaileen zerrenda.
d) Diruz lagundutako programaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).
e) Baldin gastu diruz lagungarria 12.000,00 eurotik gorakoa bada, ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza- eta laguntza-enpresek emandako zerbitzuen kasuan, onuradunak frogatu beharko du, organo emailearen aurrean, hornitzailea hautatu duela jarraikiz efizientzia- eta ekonomia-irizpideei, merkatuko inguruabarren arabera.
Azken justifikazioa:
Epea: 2027ko otsailaren 28a
Aurkeztu beharreko agiriak:
a) Diruz lagundutako programen exekuzioaren gaineko memoria teknikoa (betetzeko laguntza-gida).
Ez da beharrezkoa izanen memoria hau aurkeztea justifikazio partzialean aurkeztu bada.
Araudia keyboard_arrow_down
340E/2026 Foru Agindua, deialdia onesten duena.
Emaitzak
Nori eman zaio laguntza keyboard_arrow_down
Resolución 809E/2026, por la que se resuelve la convocatoria de subvenciones a entidades locales para el desarrollo de programas de jubiloteca (publicado el 28/08/2026).
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atala
González Tablas kalea 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 69 00
Helbide elektronikoa: inbtered@cfnavarra.es
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.