Toki entitateentzako diru-laguntzak, Ebro Resilience Estrategiako herriguneetan uholde eta ingurumen integrazioko arriskuari egokitzeko eta hura babesteko jarduketak garatzeko

Europar Batasunak-NextGenerationEUk finantzaturiko Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.​​​​​​

  • 223E/2024 EBAZPENA, martxoaren 25koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, diru-laguntzen deialdia onesten duena (88. Aldizkaria - 2024ko apirilaren 30a).
  • Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 1ean hasi eta 2024ko maiatzaren 31n bukatuko da.

Oinarrizko informazioa

Ebro ibaiaren eta haren ibaiadar nagusien (Ega, Arga, Aragoi, Alhama, Queiles eta Huecha) ertzeko Nafarroako udalerrietako toki-erakundeak, eskumena badute ibai-inguruneak kudeatzearen arloan.

Dirulaguntza hauek norgehiagokako sistemaren bidez ematen dira, eta helburu dute ibai-ekosistemak leheneratzeko eta ibaietako uholde-arriskua arintzeko jarduketak garatzea, bereziki hiri-inguruneetan. Honako jarduketa-lerro hauek finantzatuko dira:

  • 1. lerroa:
    • Ingurumena leheneratzeko eta ibilguen eta ibaiertzen egoera hobetzeko lanak, hiriguneetan uholde-arriskua murrizten ere lagunduko baitute, hala nola igarobide berdeak, lubetak ibilgutik urruntzea, meandroak edo ibar-baso zaharrak berreskuratzea, eta abar.
    • Uholde-arriskura egokitzeko jarduketak, uholde-eremuan dauden elementu kalteberei dagokienez: uholdeen aurkako hesiak edo ura ateratzeko ponpak jartzea, fatxadak iragazgaiztea edo birdiseinatzea, perimetro-hormak eraikitzea edo hobetzea, ekipo edo instalazio kalteberak babestea edo lekualdatzea, eta abar.
    • Hiri-eremuak babesteko jarduketa espezifikoak: defentsak indartzea, segurtasun-perimetroak ezartzea, azpiegiturak eta komunikazio-bideak iragazkor bilakatzea edo egokitzea, eta abar.
    • Uholde-eremuko beste edozein jarduketa, uholde-arriskua murriztu badezake.
  • 2. lerroa: Uholde-arriskua kudeatzeko planetan eta babes zibileko plan autonomikoetan jasotako babes zibileko mekanismoak ezartzeari lotutako jarduketak, hala nola:
    • Babes zibileko planak edo abisu- eta alerta-sistemei buruzko planak idaztea edo eguneratzea.
    • Autobabesa eta uholde-arriskura egokitzea sustatzea, dibulgazio-, prestakuntza- eta gaikuntza-ekintzen edo antzekoen bitartez.

Beraz, jarduketak deialdi hau onartu aurretik egindakoak izaten ahal dira, baldin eta 2021eko martxoaren 6a baino lehen hasi ez badira. Halaber, 2025eko irailaren 1a baino lehen amaituta egon beharko dute.

Dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izanen da jarduketa bakoitzerako:

Jarduketa-lerroa

Jarduketaren gutxieneko zenbatekoa (eurotan)

Dirulaguntzaren ehunekoa, jada gauzatu diren jarduketetarako

Dirulaguntzaren ehunekoa, gauzatu gabeko jarduketetarako

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa (eurotan)

1

2.000

% 80

% 100

400.000

2

1.000

% 60

% 80

15.000

 

Informazio gehiago:

Informazio jardunaldiak:

Deialdiak xehetasunez ezagutarazteko eta zalantzak argitzeko, informazio jardunaldi hauek egin dira (gai zerrenda):

  • Apirilaren 30ean, 12:00etan, Irunberriko Gizarte-Etxean (Klaustroko plaza, z/g)
  • Maiatzaren 2an, 12:00etan, Funeseko Kultur Etxean (Auroroen plaza, 1)
  • Maiatzaren 3an, 12:00etan, Iruñeko CIVICANeko Auditorioan (Pío XII. etorbidea, 2).

Aurkezpenak:

Eskabideak modu telematikoan baizik ez dira aurkeztuko, TRAMITAZIOA ataleko “Eskabideak aurkeztea” azpiatalaren bidez.

Jarduketa edo proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira, eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta:

  • Laguntza-eskabidea (I. eranskina)
  • Lehentasun-hurrenkera adierazteko agiria, lerro bakoitzean jarduketa edo proiektu bat baino gehiago eskatzen bada (II. eranskina)
  • Deskripzio-memoria, edo teknikari eskudunak sinatutako eraikuntza-proiektua, 40.000 eurotik gorako obren kasuan. Honako hauek jaso beharko ditu:
      • Helburuari buruzko informazio zehatza.
      • Irismena.
      • Kokapena (katastroko informazioa, kasua bada).
      • Hasiera-data (eta amaiera-data, jada gauzatu bada).
      • Gauzatzeko epea.
      • Aurrekontu xehakatua.
      • 1. lerroko jarduketen kasuan, lortutako babes-mailaren berri eman beharko da, eta kuantitatiboki adierazi beharko da zenbateraino murriztu den uholde-arriskua (proposatutako jarduketa gauzatu aurreko uholde-eremua alderatu jarduketa egin ondoko uholde-eremuarekin), kasua bada.
  • Proiektuak edo jarduketak administrazio publikoren baten baimenak behar baditu gauzatzeko, baimen horiek eskatu edo lortu direla frogatu beharko da.
  • Datuak lagatzeko eta tratatzeko adierazpena, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeari dagokionez (III. eranskina).
  • Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren jarduketak gauzatzeko konpromisoaren adierazpena (IV. eranskina).
  • Interes-gatazkarik ezari buruzko adierazpena (V. eranskina).
  • 223E/2024 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana.
  • Real Decreto 731/2022, por el que se regula la concesión directa de subvenciones para el desarrollo de actuaciones de adaptación al riesgo de inundación e integración ambiental en núcleos urbanos existentes en el tramo medio del río Ebro y principales afluentes asociados dentro de la Estrategia Ebro Resilience y en el marco del Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia.

Tramitazioa

Epea: 24/05/01 - 24/05/31

Jarraibideak:

  • Jarduketa edo proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da.
  • Agiriak bereiz aurkeztuko dira, behar bezala identifikatuta.

Oharra: Eskabidea aurkeztu ondoren agiri gehiago aurkeztu nahi badira, “ZUZENDU / ERANTSI DOKUMENTAZIOA” botoia sakatu behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/05/01 - 25/09/01

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzua
Uraren Kalitatearen eta Obra Hidraulikoen Atala
Gonzalez Tablas kalea 9
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 07 55
Helbide elektronikoa: cambioclimatico@navarra.es (mezuaren gaian, deialdiaren izena eta espediente zenbakia adierazi)

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.